Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren hitzetan atzo ezker abertzalearekin, EArekin eta Alternatibarekin aurkeztu zuten koalizioa, Amaiur, "Euskal Herriaren egoera politiko berrian aurrerapausoa da". Amaiur ikur dela gaineratu du, eta Aralarren eman duten pausoarekin ilusio handia dutela jakinarazi du.
Info7 irratiari egindako adierazpenetan esan du Zabaletak pauso hori garrantzitsua izango dela, eta krisi ekonomiko eta sozialaren garaian ezinbestekoa izango dela Amaiur. "Gizarteari eman behar zaion zerbitzua dela uste dutu, eta ekarpen hori ezinbestekoa izango da".
Madrilen herri bezala erantzuteaz gain, progresista eta ezkertiar bezala erantzun behar da Zabaletaren iritziz, Euskal Herrian sentimendu nagusia hori delakoan. "Hori da koalizio berriak emango duen erantzuna. Hori da behar dena", nabarmendu du.