Patxi Zabaleta: «Gure proposamena ez da baztertzailea, bateratzailea baizik»
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak atzo egindako agerraldian onartu zuen alderdiaren barruan «hainbat pentsaera» daudela: «Batzuek uste dute urratsak azkarregi egiten ari garela; beste batzuek, berriz, mantsoegi». Zabaletak, hala ere, nabarmendu du ideologia mailan alderdikide guztiak bat datozela: «Giza eskubideetan oinarritutako bakea eta normalizazio politikoa gauzatzeko sortu ginen. Eta, oraindik, hori da Aralarreko kide guztion helburua». Hori dela eta, Zabaletak itxaropena du zuzendaritzak egingo duen proposamena aurrera aterako dena. Gaineratu du batzarrean askatasun osoz eta errespetuz eztabaidatuko dutela desadostasunez. «Gure zeregina da Aralarren dauden pentsaera guztiei hitza ematea. Gure proposamena ez da baztertzailea, bateratzailea baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu