Politika

Patxi Zabaleta izango da Nafarroako Gobernuko presidentetzarako NaBai-ren hautagaia

2007ko Foru Hauteskundeetan, Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaleta izango da Nafarroako Gobernurako presidentetzarako, Nafarroa Bai koalizioaren hautagaia. Nafarroa Bai koalizioak adostutakoaren arabera, Aralarri zegokion Nafarroako presidentetzarako hautagaia aukeratzea. Gaur egin dute batzarra eta Patxi Zabaletak botoen %94a bereganatu du. Orain, EAri dagokion Iruñeko alkatetzarako zerrendaburua hautatzea.

2006ko irailaren 16a
15:41
Entzun
Izendapenaren ostean, Patxi Zabaletak ziurtatu du NaBai-ren erronka Nafarroan "aldaketa politikoa" lortzea izango dela. Gainera, aldaketa horrek "Euskal Herri osoko garapen politikoan izango du eragina", Zabaletaren hitzetan. "Bake prozesuari egin diezaiokegun ekarpenik onena normalizazio politikoa delako", gaineratu du.

Aralarrek, EAk, EAJk, Batzarrek eta independienteek osatutako koaliziaren helburua Nafarroako Foru hauteskundeetan bigarren indarra izatea da. Egun, PSN da Nafarroako bigarren alderdi indartsuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.