politika

Pauek atzera bota du Arturo Villanuevaren kontrako euroagindua

2012ko urriaren 30a
15:03
Entzun

Paueko Auzitegiak (Frantzia) ez du onartu Espainiako Auzitegi Nazioanalak Arturo Villanuevari (Iruñea, 1976) buruz eskatutako euroagindua. Lehengo astean egin zuten azken auzi saioa, eta Pauek gaur jakinarazi du atzera bota duela euroagindua. Informazio gehigarria frantsesera itzultzeko eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina hark ez dio helarazi.

Frantziako Poliziak abuztuaren 27an atxilotu egin zuen Villanueva, Urruñan, eta ordu batzuetara libre utzi zuen, baldintzapean. Bederatzi urtean Irlandan egon ostean, Euskal Herrira —Lapurdira— itzuli zen joan den udan, eta guztiz bizimodu publikoa egiten du.

2001eko martxoan Haika gazte erakundearen aurkako operazio zabal batean atzeman egin zuten. Hamar hilabetean egon zen espetxean. Ondoren, ez zen azaldu epaiketara, eta hura atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen Espainiak.

2009an Belfasten atzeman zuten, baina hango auzitegiak atzera bota zuen Espainiaren euroagindu eskaera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.