euskal presoak

Pauek hilaren 26an erabakiko du Uberka Bravo Espainiaratu edo ez

Askapenako kidea urriaren 12an atxilotu zuten, Hendaian, iraileko operazioarekin lotuta.

2010eko urriaren 19a
17:49
Entzun
Paueko Epaitegiak (Frantzia) hilaren 26an erabakiko du Uberka Bravo (Irun, 28 urte) Askapenako kidea Espainiaratu edo ez. Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak egin du eskaera, "Segiko kanpo harremanetarako arduradun gisa, ETAren nazioarteko taldeko kidea" dela jota.

Urriaren 12an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Hendaian, Askapenaren aurka irailaren 28an egindako operazioarekin lotuta. Seysses kartzelan daukate Bravo, Tolosa ondoan.

Askapena "ETAren nazioarteko frontea" delakoan, zazpi lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Bost kide espetxera bidali zituen Ruz epaileak bi egun beranduago: Walter Wendelin, Haritz Ganboa, David Soto, Unai Vazquez eta Gabi Basañez. Ruben Sanchezi hamar mila euroko bermea jarri zion eta Itsaso Lekuonari bost mila eurokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.