Pauek ontzat eman du Jean Mixel Aizager laborariaren aurkako zigorra

DNA ez emateagatik jarritako 500 euroko isuna eta baldintzapeko hilabeteko zigorra berretsi ditu Pauek

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Paueko Dei auzitegiak atzo berretsi egin zituen DNA ez emateagatik Jean Mixel Aizager Ortzaizeko laborariari ezarritako baldintzapeko hilabeteko espetxe zigorra eta 500 euroko isuna. Baionako Auzitegiak 2009ko irailean zigor bera ezarri zion, eta laborariak erabaki horri dei egin zion, «ebazpenak banakoen oinarrizko askatasuna urratzen zuelako» erranez.

«Errepresioari erantzuteko»

Zuberoako Kako etxaldeko aferan, jendarme eta laborarien artean izandako istiluen ondorioz atxilotu zuten, eta DNA emateari uko egin zion. Eta geroztik segitu du ukatzen, «errepresioari erantzuteko» modu bat dela uste baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.