Ekonomia

Paueko Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Laborantza Ganberari

Horrenbestez, Ipar Euskal Herriko laborarien elkarteari laguntza emateak desgrabatu egingo du zergetan.

2007ko irailaren 25a
16:48
Entzun
Pirinio Atlantikoen departamenduko zerga zerbitzuaren irizpidearen aurka, Paueko Administrazio Auzitegiak arrazoia eman dio Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberari. Ondorioz, elkarte horri dirulaguntza ematea aringarria izango da zergak ordaintzerakoan.

2006ko irailaren 12an departamenduko zergen arduradunak kargu hartu zion Laborantza Ganberari, dirulaguntzak jasotzea eta haiek zergetan aringarri izatea zilegi zaion auzitan jarriz. Hori dela eta, Paueko Administrazio Auzitegira jo zuen Ganberak, eta joan den irailaren 6anauzi-saioa egin ondoren, ostiralean eman zuen epaia: norbanakoen dirulaguntzak jasotzeko eta zergetan desgrabatzeko eskubidea duela aitortu dio.

Lanborantza Ganberaren legezkotasuna zalantzan jarriz hainbat ekimen eraman dituzte aurrera agintariek, eta zergen ingurukoa izan da horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.