Paueko auzitegiak ABri eman dio arrazoia Donibane Lohizuneko auzapezarekin izan duen auzian

Peyuco Duhartek ukatu egin zion ABri udalaren areto bat bakearen inguruko eztabaida bat egiteko erabiltzea, eta halako neurririk ezin duela hartu ebatzi du administrazio auzitegiak.

2007ko urtarrilaren 25a
14:56
Entzun
Bakearen inguruko eztabaida bat antolatu du ABk otsailaren 9rako, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) udalaren Ravel aretoan. Michel Rocard, Gerard Onesta eta Jean Pierre Massias izango dira mahaikideak, Frantziako politikagintzan pisu handiko pertsonak.

Hasieran arazorik gabe onartu zuen Duhartek mahainguru hori egiteko Ravel gela uztea, baina gero, urtarrilaren 10ean ABko zinegotziei jakinarazi zien areatoa ezingo zutela erabili, argudiatuz Madrilgo atentatuaren ondotik Donibane Lohizuneko Udalari ez zaiola egoki iruditzen gai hori buruzko eztabaida bat antolatzea "orain".

Paxkal Lafitte eta Peio Etxeberri-Aintxart ABko zinegotziek Paueko administrazio auzitegira jo zuten, Duhart auzapezak halako erabakirik hartzeko eskumenik ez dula iritzita, "are eta gutxiago arrazoi politikoengatik". Salaketa horren harira, Paueko auzitegiak ABri eman dio arrazoia, eta Ravel aretoa erabili ahal izango dute eztabaida egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.