Iheslariak

Paueko auzitegiak Aranalde kanporatzea onartu du

Paueko auzitegiak ez du onartu Jokin Aranalde euskal iheslari politikoak ezarritako helegitea eta, horren ondorioz, haren kontrako euroagindu eskaera aintzat hartzen du.

Jokin Aranalde, erdian, Anaiz Funosas eta Patrick Baudouinekin, Pauen euroagindu eskaera aztertzeko egin zen saioan. AITOR RENTERIA
Aitor Renteria.
2013ko urriaren 30a
15:00
Entzun

Jokin Aranalde euskal iheslari politikoen kolektiboko mintzaidea da eta  Heletan atxilotu zuen Frantziako poliziak Herria Dugu Arnas izeneko ekitaldiaren ondoren, Espainiak egindako euroagindu eskari bat zela medio. Aranalde atxilotu ondoren, haren kontrako euroagindu eskaria aztertu zuen Paueko auzitegiak.

Informazio gehigarria eskatu ondoren, ez zituen aintzat hartu defentsaren oharrak eta ontzat eman zuen Espainiaren eskaria. Aranaldek erabakiaren aurkako helegitea ezarri zuen. Paueko auzitegiko Kasazio Gortea bildu zen urriaren 23an, biharamunean erabakia plazaratzekotan. Azalpenik eman gabe, Kasazio Gorteak ez zuen deliberorik plazaratu urriaren 24an.

Gaur ordea, ez du onartu Aranalderen eskaria. Prozedurari jarraikiz, Frantziak berehala utz dezake Aranalde Espainiako justiziaren esku. Ez dago erabaki horren aurkako helegiterik. Erabakia hartu bitartean, Aranalde libro uztea deliberatu zuen Frantziako justiziak ekainean, epailearen kontrolpean utzi arren.

Paueko epaitegiak idatzi baten bidez jakinarazi dio erabakia Amaia Errekarte defentsa abokatuari. Abokatuak azaldu duenez, ebazpenean deliberoa agertzen da, zehaztu gabe zertan oinarritzen den erabakia. Epaitegiak hiru asteko epea  du jakinarazteko abokatuari zein diren erabakiaren arrazoiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.