Frantziako Poliziak martxoaren 13an Lapurdin atxilotutako Xabier Irastortzari, Markos Sagarzazuri eta Iñaki Telletxeari ukatu egin die baldintzapeko askatasuna Paueko Auzitegiak, eta Tolosako (Frantzia) espetxean preso jarraituko dute. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen eskariz atxilotu zituen hiru lagun horiek Frantziako Poliziak, 1995 inguruan ETAko kide zirela eta Espainiako eta Herrialde Katalanetako errepideetan kalte materialak eragin zituzten zenbait lehergai jarri zituztela leporatuta. Egun, Hendaian (Lapurdi) bizi ziren hiru lagun horiek, eta bizimodu arrunta egiten zuten.
Gainera, lehenago ere egonda daude atxilotuta eta preso hirurak: Telletxeak ia 5 urteko espetxe zigorra bete zuen Frantziako kartzeletan, eta, ondoren, Espainiara igorri zuten. Han ez zuen inork atxilotu. Irastortza eta Sagarzazuren kontrako estradizio eskaera, berriz, atzera bota zuen Paueko Auzitegiak 2003an, haien kontrako akusazioak Iratxe Sorzabalek torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen zirela iritzita.
Atxiloketak
Paueko Auzitegiak atzera bota du Irastortza, Sagarzazu eta Telletxea baldintzapean aske uzteko ekaera
Martxoaren 13an atxilotu zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Hendaian bizi dira hirurak, eta bizimodu arrunta egiten dute han. Paueko Auzitegiak apirilaren 24an erabakiko du Espainiaren euroagindua onartu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu