Politika

Paueko Auzitegiak informazio gehiago eskatu du Pedro Mari Goikoetxearen euroaginduaz

Urtarrilaren 8rako jarri du hurrengo auzi saioa.

2007ko abenduaren 18a
18:38
Entzun
Espainiak Pedro Mari Goikoetxea Elorzaren kontrako euroagindua eskatua dio Frantziari, baina gaur Paueko (Frantzia) Auzitegiak informazio gehiago eskatu dio. Beraz, oraindik ez du erabaki hura Espainiaratzea. Urtarrilaren 8rako jarri du hurrengo auzi saioa.

Goikoetxea (Hernani, Gipuzkoa; 1942) azaroaren 22an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Urruñan (Frantzia), ETAko kide izatea leporatuta. Espainiak eskatutako nazioarteko atxilotze agindua tarteko atzeman zuten. Une hauetan aske dago, baina zaintza judizialaren pean. Hura atxilotzeko atxilotzeko agindua 1996an eman zuen Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalek epaileak, ETAri Hernanin armak non ezkutatu esan ziolakoan. 1993an ere atzeman zuten, Laurence Le Vert Frantziako epailearen aginduz.

Polizia iturrien arabera, Goikoetxeak joan den azaroan atxilotzeko unean ez zeukan armarik, ezta agiri faltsurik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.