Konponbideari begira

Paul Rios: "Orain helburu nagusia da elkarrizketarako guneak zabaltzea"

Orain ezberdinen arteko plangintza martxan jartzeko garaia dela uste du Lokarriko koordinatzaileak, eta hori erantzutera datorrela Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea. Beste urrats batzuk egiteko, ordea, ez dago oraindik baldintzarik; besteak beste, ETAren desarmerako: "Epe laburrera ez da desarmerik egongo", haren ustez, prozesu "delikatua eta ongi egin beharrekoa" delako. 

Bake Bideako eta Lokarriko ordezkariak, eta batzordeko kideak, atzo, Aieteko Jauregian, Donostian. ANDONI CANELLADA, ARP
2013ko abenduaren 24a
11:03
Entzun

Momentu bakoitzak berea. Hori azaldu du Paul Riosek Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordea aurkeztu zuten atzo Lokarrik eta Bake Bideak, hain zuzen Foro Sozialetik atera ziren gomendioak aurrera eramateko taldea: "Gizartean dagoen aniztasuna ordezkatzen dute", Riosek uste duenez, "egokia" dela taldea, "ezberdinen arteko elkarrizketa sustatzeko unea" delako orain. 

"Ezberdinen arteko esparru bat jartzeko aukera" ikusten dute Bake BIdeak eta Lokarrik eta batzordea horretan ariko da, baina beste ezertarako garaia ez dela uste du, besteak beste desarmerako: "Urrats garrantzitsu horretarako ez da garaia", horretara iristeko orain ez dagoen "plangintza, estrategia behar" direlako. 

Euskal presoen inguruan ere aritu da. Parot doktrina eraistea "oso garrantzitsua" iruditu zaio, aurrera egitea dela, baina ez dagoela "plan zehatzik" horretan ere. "Itzultzeko planik oraingoz ez dago". 

Euskal Herrian eta herritarrekin

Konponbideak urratsak behar ditu, eta urrats horiek nork behartu behar dituen argi dauka Riosek: Herritarrek. "Ikusi dugu zein zaila den instituzioetan horrelakoak martxan jartzea. Bake ponentziarekin ikusi dugu". 

Eta are zailagoa ikusten du Espainiako Gobernuarekin elkarrizketarako aukera izatea. "Hemendik bultzatu behar dugu prozesua. Aukera eta ardura hemen daukagu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.