Joan den larunbat goizeko 5:00ak inguruan, Euskal Herritik 430 kilometrora dagoen Leongo Mansilla de las Mulas espetxean gatibu dagoen Paula Gartzia Rodriguez euskal presoa bisitatzera zihoazen Basauriko bi lagunek auto-istripua izan dute Amurrion. Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Bizkaia eta Araba lotzen dituen autopistan behe lainoa zegoen, eta horren ondorioz errepidean geldirik zegoen auto baten aurka talka egin zuten. Errekalainoaz gain, lurrean izotza zegoen. Istripua izan ondoren, Basauriko senar-emaztea autotik irten eta errepidetik baztertu ziren, eta atzetik zetorren beste auto batek emakumezkoa harrapatu zuen. Horren ondorioz, istripua izan zuten bi lagunak Txagorritxu eta Usansoloko erietxeetara eraman behar izan zituzten zaurituta.
Etxeratek salatu duenez, larunbatekoa "sakabanaketa politikak 2004. urtean eragin duen hamargarren istripu larria izan da". "Parisko eta Madrilgo Gobernuek gure eta preso dituzten gure senitartekoen aurka darabilten bortxakeriaren erakusle ere bada", adierazi du Etxeratek prentsa ohar baten bitartez.
Euskal presoak-Sakabanaketa
Paula Gartzia presoa bisitatzera zihoazen bi lagunek istripua izan dute
Leongo Mansilla espetxean (Espainia) preso dagoen Paula Gartzia Rodriguez bisitatzera zihoan Basauriko bikote batek auto-istripua izan zuen joan den larunbat goizeko 5:00ak inguruan, Amurrio parean (Araba). Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, autoa txikituta gelditu zen eta barruan zihoazen bi lagunak Txagorritxu eta Usansoloko erietxeetara eraman behar izan zituzten zaurituta. "Euskal presoen aurkako sakabanaketa politikak aurten eragin duen hamargarren istripu larria" dela salatu du euskal presoen senideak batzen dituen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu