Presoak

Paulo Elkoro preso politikoa aske utzi dute

Bergarako (Gipuzkoa) Paulo Elkoro preso politikoa aske utzi dute gaur goizean, 2003ko urtarriletik espetxean egon ondoren. Askatasunak jakinarazi duenez, Almeriako (Andaluzia, Espainia) El Acebuche kartzelan zeukaten preso, eta han utzi dute libre 09:45 aldera. Gaueko hamarrak-hamaikak aldera iritsiko da Bergarara, eta han egingo diote lehen harrera.

2006ko urtarrilaren 19a
18:08
Entzun
2003ko urtarrilaren 21ean Alemaniako Polzia Federalak atxilotu zuen Elkoro, Nurembergen, eta hurrengo egunean espetxeratu zuten. Estradizio prozedura baten ondorioz, 2003ko azaroan eraman zuten Espainiara, eta Sotodel Realgo espetxean sartu zuten preso. Harrezkero, hainbat kartzelatan eduki dute: Alcala Mecon, Valdemoron, Jaenen eta Almerian.

09:45 aldera utzi dute libre, eta dagoeneko Euskal Herrira bidean da bila joan zaizkion senide eta lagunekin. Bergarara gaueko hamarrak-hamaiakak aldera iritsiko dira, eta orduan egingo diote lehen harrera.

Askatasunak agertu du "pozez" hartu dutela Elkoro aske uztea, eta igandean ongi-etorria egingo diotela, 19:00etan Udal plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.