Arazo ekonomikoek bultzatuta, itxi egin dutePúblico egunkariaren paperezko edizioa. Mediapubli enpresak azaldu du ez duela diru-ezarlerik aurkitu. Ondorioz bihar ez dute alerik argitaratuko. Hala erabaki dute egunkariko 160 langilek gaur arratsaldean egin duten bilkuran, nahiz enpresak igandera arteko epea ezarri duen.
Egunkaritik jakinarazi dute edizio digitalaren biziraupena ere kolokan dela. Enpresak adierazi du aztertu egin beharko dutela edizio digitalaren bideragarritasuna baita zeregin horretarako behar dituzten langile kopurua ere. Orain bitartean hamabi lagunek osatzen zuten edizio digitaleko lan taldea.
Urte hasieran hartzekodunen konkurtsora atera zen Público egunkaria. "Publizitateko krisia, prentsa idatziko eraldaketa sakona eta finantzazio berriak lortzeko zailtasunak" aipatu zituen orduan Espainiako hedabideak.
2007ko irailean sortu zuten Público, eta egun 80.000 ale inguruko zabalkundea zeukan.
La voz de Asturias egunkaria publikatzen jarraituko dutela gaineratu du, kostu gutxiago izanda hornitzaileekin irtenbidea aurkitzea "errazagoa" izan baita.
Langileek kaleratze duinak eskatu dituzte
Langileek kaleratzeak duinak izan daitezela eskatu diote enpresari eta azpimarratu dute orain arte "konpromisoa" erakutsi dutela bai proiektuarekin, bai irakurleekin ere.