PCR proba egitera deitu dituzte Bilboko gimnasio bateko erabiltzaile eta langileak

Hilaren 9tik atzora arte gimnasioan izan zirenei egin die dei.

Uztailean Black & Stage diskotekan egon zirenei Basurtuko ospitalean PCR probak egiteko jarri zuten gunea. JAVIER ZORRILLA, EFE
2021eko martxoaren 20a
11:20
Entzun

Eusko Jaularitzako Osasun Sailak PCR probak egitera deitu ditu Bilboko Deustu auzoko Alta Fit gimnasioko erabiltzaileak eta langileak. Zehazki, martxoaren 9aren eta atzo artean gimnasioan izan zirenak deitu ditu. Gimnasioa atzo itxi egin zuten.

Ohar batean dio zaintza eta kontrol lana izango dela. Basurtuko Ospitaleko Arrupe pabiloian egingo dituzte PCR probak, gaur goizetik bihar 20:00ak arte. Ez dago txanda eskatu beharrik. Emaitza sakelako telefonora bidaliko dute.

Horrekin batera, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogoratu dute sukarra, eztula, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasunak izanez gero edo usaimena galduz gero, etxean geratu behar dutela herritarrek eta osasun etxera lehenbailehen deitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.