Pediatra bakoitzak gaur egun baino ehun haur gehiago artatzea. Horixe proposatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Rafael Bengoak. Egun, pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzen ditu, batez beste. Bengoak, ordea, mila izatea nahi du. Osasun sailburuak ukatu egin du pediatra falta dagoela; demografiaren bilakaera kontuan hartuta, gainera, geroan pediatren beharra txikiagoa izango dela nabarmendu du.
Pediatren gabeziaren inguruan sortutako «alarma soziala» ez dagoela arrazoituta adierazi du Bengoak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Gogorarazi du pediatra bakoitzak 900 haur artatzen dituela batez beste eta kopuru hori Frantzia, Alemania, Suitza eta gisako herrialdeetan dutenaren parekoa dela. «Hori eta jaiotze tasan izandako beherakada aintzat hartuta, uste dugu igo daitekeela haur kopurua».
0-14 adin arteko eriak artatzen dituzte pediatrek;278.000 haur dira egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Osasun Sailak aitortu du 41 kontsultatan lehen arretako medikuak direla pediatra lanak egiten ari direnak. Batez ere landa eremuetan daude arazoak. Ukatu egin dute pediatra gehiago izateak lan karga handitzea ekarriko lukeela. Hainbat lan erizainek betetzea proposatu dute.
Pediatra bakoitzak artatu beharreko haur kopurua handitu nahi du Rafael Bengoak
Pediatra falta dagoela ukatu egin du Osasun sailburuak; geroan beharrak txikiagoak izango direla dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu