Garzonen arabera, 1999ko abenduan Iruñeko kutxazain automatiko batean lehergailu bat jartzeko saioa egiten ari zirela zauritu egin zen Ibai Aiensa, eta Pedro de Miguel Caballero atxilotu berriak ihes egiten lagundu zion.
Atzo, Aiensa, Iker Isiegaseta Sergio Madina espetxeratzeko agindua eman zuen Garzonek deklarazioa hartu ostean, hain justu, kutxazain automatiko batean lehergailu bat jartzeko ahalegina egin zutela leporatuta. Halaber, Andoni Aspiazu bilatzeko eta harrapatzeko agindua eman du, hark ere ustezko lehergailua jartzeko saio hartan zauritutako Aiensari lagundu ziolakoan.
Aiensa duela egun batzuk aske utzi zuen Auzitegi Nazionaleko Guillermo Ruiz Polanco epaileak bi urtez espetxean egon, eta behin-behineko kartzelaldi epea gainditu ostean. Aiensa bezala, libre utzi zituen Mikel Soto, Jorge Txokarro eta Aurken Sola. Haiek ere Auzitegi Nazionalean bere aurrean deklaratzera deitu zituen Garzonek, baina aske utzi zituen frogarik ezean.
Atxiloketa
Pedro de Miguel Caballero atxilotu dute Berriozarren, Aiensari ihesean laguntzea leporatuta
Espainiako Poliziak Pedro de Miguel Caballero 32 urteko gaztea atxilotu du bart gauean Berriozarren (Nafarroa). Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak agindu du atxiloketa, eta aste honetan bertan atxiloarazi duen Ibai Aiensari ihesean laguntzea leporatzen dio, eta, bidenabar, ETAri laguntzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu