Joxe Juan Gonzalez Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusiak eman ditu gaur Gipuzkoako Urrezko Dominak jasoko dituzten hiru lagunen izenak. Dominak datorren abenduaren 16an emango dizkiete Etxenike, Astiasaran eta Egañari.
Txabarrik azaldu du zergatik saritu dituzten Etxenike, Astiasaran eta Egaña. Hain zuzen ere, Txabarriren hitzetan, Gipuzkoa "lurralde berritzailea" bilakatzeko egin duten "ekarpenagatik" saritu dituzte. Hiruek "aurpegia jartzen diote Gipuzkoa berritzaileari alor ezberdinak lantzen dituztelako", gaineratu du Txabarrik.
Zehaztu du, Etxenikek "fisikari egindako ekarpen bikainengatik" jasoko duela, besteak beste, Urrezko Domina. Astiasarani buruz, nabarmendu du nutrizioaren esparruan egindako ikerketa "bikainak" saritu nahi dituztela, besteak beste, Gipuzkoako Urrezko Dominarekin. Azkenik, nabarmendu du Egañak "bertsolaritzaren hedapenean eta gizarteratzean egindako ekarpen ezin baliotsuagoa".
Gipuzkoako Urrezko Dominak
Pedro Migel Etxenike, Andoni Egaña eta Itziar Astiasaran sarituko ditu Foru Aldundiak
Pedro Migel Etxenike fisikariak, Itziar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Farmazia fakultatzeko dekanoak eta Andoni Egaña bertsolariak jasoko dituzte aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak emanten dituen Urrezko Dominak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu