Nafarroa

Pedro Miguel Etxenikek jasoko du Nafarroako Urrezko Domina

Fisikari nafarrak egindako lanaren "giza balioa eta balio zientifikoa eta intelektuala" saritu nahi ditu Nafarroako Gobernuak.

Pedro Miguel Etxenike fisikari nafarrak jasoko du Nafarroako Urrezko Domina. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2016ko azaroaren 2a
07:53
Entzun

Urteetan egin duen lana saritu nahi izan du Nafarroako Gobernuak era horretan. "Sari gehien jaso duen zientzialari nafarra izateaz gain, era aberasgarrian landu ditu fisikako hainbat alor, eta ezin hobeto jakin du horiek gizarteratzen, argi utziz kultura eta gizartearekiko bere konpromisoa", nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.

Lehendik ere hainbat sari jaso izan ditu zientzialariak; besteak beste, Vianako Printzea saria.

Urrezko domina abenduaren 3an jasoko du Etxenikek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.