Peio Galvez (Zumarraga, Gipuzkoa) eta Karmele Aierbe (Ataun, Gipuzkoa) aske utziko dituzte datozen orduetan edo egunetan, bermepean, hamarna mila euro ordainduta. Galvez EHAK alderdiaren komunikazio burua izandakoa 2008ko otsailaren 11n atxilotu zuten, Urretxun (Gipuzkoa). Aierbe Batasuneko Mahai Nazionaleko kide ohia iazko otsailaren 10ean atzeman zuten, 11/8 sumarioaren harira, Ataunen. Iñigo Balda (Donostia) Batasuneko kidea ere orduan atzeman zuten.
Auzi berean 44 lagun atxilotu zituzten denera, eta defentsak denak askatzeko eskatu du.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz atxilotu zituzten, "talde terroristako kide edo laguntzaile" izatea leporatuta. Galvez Aranjuezko (Espainia) espetxean egon da. Aierbe Valentziako (Herrialde Katalanak) espetxetik aterako da, ziurrenik gaur. Balda Cordoban (Espainia) daukate.
Politika
Peio Galvez, Karmele Aierbe eta Iñigo Balda aske utziko dituzte datozen orduetan, bermepean
Iazko otsailean atxilotu zituzten EHAK-ko eta Batasuneko kideak, "talde terroristako kide edo laguntzaile" izatea egotzita. Auzi berean 44 lagun atxilotu zituzten, eta defentsak denak askatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu