Asteburura bitarteko epea izango du prokuradoreak Peio Serbielle kantariaren askatasun eskaerari helegitea jartzeko. Aurkezten ez badu, Serbielle aske utziko dute otsailaren 6an. Hainbat askatasun eskaera eginda ditu defentsak, baina orain arte ukatu egin dituzte. Joan den hilaren 25ean galdekatu zuen azkenekoz Laurence Le Vert epaileak, eta ondoren Domintxaneko (Nafarroa Beherea) etxea miatu zuten bera han zela.
Frantziako Poliziaren informazio zerbitzuek diote ETAko zuzendaritzak bi urtez bilerak egin zituztela haren etxean, baina Serbielleren arabera, eskuzabaltasunez aterpetu zituen, ETAkoak zirela jakin gabe.
2004ko urriaren 3an Ipar Euskal Herrian eta Biarnon (Frantzia) atxilotu zuten Peio Serbielle, beste hamabi lagunekin batera, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre atxilotu zituzten operazio berean. Atxiloketaz geroztik, politikari eta artista ezagun askok egin dute kantaria askatzeko eskaera. Errugabetasun presuntzioa errespetatu beharra aldarrikatu izan dute, eta ohartarazi, haren lan artistikoa arriskuan dela. Besteak beste, hauek izan dira Serbielle babestu nahi izan dutenak: Christian Laborde idazlea, Renaud kantaria, George Moustaki kantaria, Didier Borotra Miarritzeko auzapeza eta senataria, Jakes Abeberri Miarritzeko auzapezaren ordezkaria, Gerard Onesta Europako Parlamentuiko lehendakarti ordea eta Jean Lissar Akitaniako Kontseiluko lehendakari ordea, beste hamaikarekin batera.
Presoak
Peio Serbielle otsailaren 6an utziko dute aske, prokuradoreak helegitea aurkezten ez badu
Frantzian preso daukaten Peio Serbielle kantaria otsailaren 6an etxean egon daiteke, asteburua baino lehen prokuradoreak askatasun eskaeraren kontra helegitea aurkezten ez badu. 2004ko urrian atxilotu zuten Serbielle, Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre atxilotu zituzten operazio berean. Domintxaneko (Nafarroa Beherea) bere etxean ETAko kideak aterbetzea egozten diote. Euskal Herrian eta Frantzian kultur eta gizarte arloan ezagun den jende askok eskatu izan du Serbielle aske uzteko. Orain arte, Frantziako epaileek behin eta berriz uko egin diote kantari zuberotar ezaguna aske uzteari. Joan den hilaren 25ean galdekatu zuen azken aldiz Laurence Le Vert epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu