Pentsiodunen laguntzengatik ika-mikan hasi dira Gipuzkoako Diputazioa eta Jaurlaritza

Erredakzioa
2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak salatu du Gipuzkoako Diputazioak eten egin diela diru laguntza osagarria 3.130 pentsioduni. Diru sarrerak bermatzeko laguntzatik kanpo geratu dira, gobernuaren arabera. Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak azaldu du pentsiodun horietako batzuk Lanbidera joaten hasi direla eta orduan jabetu direla zer gertatzen ari den. Gipuzkoako Foru Aldundiak, ordea, gezurtatu egin du salaketa hori. Are gehiago, esan du gizarte babeserako aurrekontua handitzen ari dela, eta ukatu egin du inolako murrizketarik egin dutela. Zerbitzua berrantolatu eta datozen hiru urteetan laguntza handituko dutela adierazi du diputazioak, orain 2,8 milioi euro banatzen dituela laguntzetan eta 8,3 milioi euro banatuko dituela hiru urte barru. «Norbere miseriak» besteei ez leporatzeko eskatu dio diputazioak Jaurlaritzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.