OMENALDIA

Periko Solabarria oroituko dute larunbatean, hil eta bi urtera

12:30ean egingo diote omenaldia, Barakaldon.

Larunbateko ekitaldiaren aurkezpena. PERIKO SOLABARRIA ELKARTEA
2017ko ekainaren 20a
13:30
Entzun

Solabarria Portugaleten jaio zen, 1930. urtean. Frankismoan hainbat erakundetan militatu zuen, eta, Herri Batasuneko kide gisa, Espainiako Kongresurako diputatu aukeratu zuten 1979an eta 1982an. Eusko Legebiltzarrerako parlamentari ere aukeratu zuten, baina ez zuen akta jaso. 85 urte zituela hil zen 2015ean, eta ohikoa zen hura ikustea gai anitzetako mobilizazioetan.

Larunbatean beteko dira bi urte hil zela, eta omenaldia egingo diote Barakaldon. 12:00etan kalejira egingo dute Arrondegiko zubiraino, eta han 12:30ean egingo duten ekitaldian "borrokatzen direnei" emango diete hitza. Greban dauden langileek eta beste hainbat taldek hartuko dute parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.