Peritu gisa ez, lekuko gisa deklaratu dute poliziek

2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Sorturen aurkako polizia txostenak egin zituzten polizi eta guardia zibilek «peritu gisa» deklaratzea nahi zuten Espainiako Estatu Abokatuak eta Fiskaltzak. Eskaera hori egin zuten, gainera, Auzitegi Gorenean. Alderdiaren defentsak, aldiz, ez zuen nahi poliziek peritu gisa deklaratzerik,izatekotan lekuko gisa deklaratu beharko zutela zioen. Auzitegi Goreneko epaimahaiaren lehen lanetakoa izan zen gai horri buruz erabakitzea, eta azkenean, defentsaren tesiari eutsi zioten, eta poliziek eta guardia zibilek lekuko gisa deklaratu behar zutela ebatzi zuten epaileek. Aldea dago, aldea dagoenez, peritu gisa edo lekuko gisa deklaratzearen artean, deklarazioak duen «pisutik» hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.