"Aurreiazko baldintzarik gabe hizketan hasteko garaia da, nahikoa harri bota baitizkiogu gure buruari", azpimarratu du Permachek. Batasunaren eskaintza "alderdi politikoen eta eragile sozialen arteko elkarrizketa" bermatzeko ekimen bat dela nabarmendu du, eta "guztiak gatazka politikoa gainditzeko prest" daudela.
EAJrekin izan beharreko balizko elkarrizketak "EAJren barruan presidente berria izendatzeko ematen ari den barne eztabaidaren ondoren" ikusiko direla esan du. "Prozesu horren baitan ezberdintasunak egon daitezke, eta horietako batek izan dezake gakoa, EAJk norekin egin nahi dituen aliantza politikoak", adierazi du.
Politika
Permach: "Baldintzarik gabe hizketan hasteko unea iritsi da"
Joseba Permach Batasuneko kideak gaur Radio Euskadin adierazi duenez, aurretiazko baldintzarik gabe "hizketan hasteko unea" dela nabarmendu du. Pasa den larunbatean Iruñean egin zuten ekitaldian botatako eskaintza EAJ eta EAk "begi onez" ikusi dutela azpimarratu du, nahiz eta "indarkeria estrategia albo batera" uzteko eskatu. "Guk ere lege espainola ez aplikatzeko eskatzen diogu", esan du Permachek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu