"Nafarroako Parlamentuan eta udaletan presente egoteko prestatzen ari da ezker abertzalea. 2007ko foru eta udal hauteskundeetan parte hartzeko konpormiso politikoa hartzen dugu", esan du Barrenak. Datorren urteko hauteskunde horiek garrantzia berezia dutela iritzi dio: gatazka konpontzeko erabakigarriak izan daitezkeela agertu du, eta Nafarroari dagokionez, "aldaketa politikoa" gauza daitekeelako.
Ildo horretatik, hauteskunde horietan Nafarroan helburu nagusia UPN agintetik kentzea dela adierazi du Barrenak, baina ez nolanahi: "Ez du balio gauza bera egiteko segitzeko alternantzia operazio gisa. Horregatik, UPNri aurre egiteaz gain, Nafarroak behar duen aldaketa makillaje hutsarekin lortzen dela sinetsarazi nahi digutenak salatuko ditugu", azpimarratu du. UPN ez ezik, alderdi horren politika egiteko modua baztertu behar dela erantsi du; hau da, UPNren gisako hizkuntza politikoa, industria politika zein gizarte politika.
Politika
Pernando Barrena: "2007ko hauteskundeetan parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu"
Beren burua ezkerrekotzat eta abertzaletzat duten 600 bat lagunek parte hartu dute Burlatan (Nafarroa) =l Amaiursarea==http://www.amaiursarea.com=l ekimenaren aurkezpen ekitaldian. Ekimen horren bidez, 2007ko udal eta foru hauteskundeetarako programa herritarrek "auzolanean" osatzea nahi du ezker abertzaleak. Hain justu, ezker abertzaleak 2007ko hauteskundeetan parte hartzeko konpromisoa hartzen duela nabarmendu du Batasuneko buruzagi Pernando Barrenak ekitaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu