politika

“Pertsekuzio prozedurak” baztertzeko eskatu dute EAJk, EAk, EBk, EHAK-k eta Aralarrek

EAJk, EAk, EBk, EHAK-k eta Aralarrek Espainiako Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatzen duen ebazpen bat aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, Lege horrek “pertsekuzio prozedurak” posible egiten dituela uste dute alderdi horiek. Ebazpenaren helburuetako bat, “Eusko Legebiltzarrak Espainiako instituzioei LAB, EHAK, 18/98 eta Egunkariak jasandako pertsekuzio politiko eta judizialekin amaitzeko eskatzea da”.

2005eko azaroaren 23a
19:55
Entzun
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran eztabaidatzen ari diren ebazpenaren arabera, “eraketa eta adierazpen politiko guztiek eskubidea dute berdintasunean Euskal Herriko bizitza politiko eta sozialean parte hartzeko”.

Ebazpenaren bigarren zatian agertzen denez, “erakundeen ilegalizazio prozesuek ideologia eta adierazpen askatasuna bezalako eskubideetan zuzenean eragiten dute”. Halaber, testuaren puntu berean azpimarratzen da “egoera horiek Euskal Herriaren elkarbizitzan zuzenean eragiten” dutela, eta “euskal gizartea eskatzen ari den normalkuntza politikoaren egoeratik urruntzen” duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.