Bizkaian, etxebizitza bat miatu du Guardia Zibilak, eta pertsona bat atxilotu du haur pornografiarekin lotutako delituak egotzita.
Espainiako, AEBetako eta Hego Amerikako hamasei herrialdetako poliziek parte hartu dute operazioan, eta 78 pertsona atxilotu dituzte —horietatik hemezortzi, Espainiako Estatuan—. Miaketetan eskuratutako materialari esker, sexu gehiegikeriak jasan dituzten hamasei adingabe identifikatu ditu Poliziak.