ATXILOKETA

Pertsona bat atxilotu dute Donostian, jihadismoarekin lotura duelakoan

Gijonen atzeman dute beste  bat; Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, "propaganda eta erakartze sarean giltzarri" dira biak.

Espainiako Polizia, Donostiako Lugaritz pasealekuan. ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 11
17:36
Entzun

Espainiako Poliziak pertsona bat atxilotu du goizean Donostian, jihadismoarekin lotura izatea egotzita. Espainiako Barne Ministerioak adierazi duenez, Donostian eta Gijonen (Espainia) atxilotutakoak "erabat barneratuta" zeuden Estatu Islamikoan, eta horien ideologia sarean zabaldu, kide berriak lortu erasoak sustatzen zituzten.

Polizia operazioak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz egin dituzte, eta zabalik jarraitzen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.