Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du ostegun arratsean atxilotu zutela Fadurako kiroldegiko langileetako bat, emakumezkoen aldageletan agertutako kamerekin lotura duelakoan. Auzia ikertzen ari dira Ertzaintza eta Getxoko Udaltzaingoa.
Azaroaren 11n topatu zituzten kamerak kiroldegian, udalak jakinarazi zuenez. Halakorik berriro gerta ez dadin bermatzeko, udalak erabaki zuen aldiro ikuskatzea instalazioak.