Pertsona bat desagertu da, eta erreta topatu dute haren autoa
MUNGIA. Pertsona bat desagertu da Mungian (Bizkaia), eta haren bila dabil Ertzaintza. Ez dago haren berririk otsailaren 15etik. Egun horretan bertan, haren ibilgailua erreta topatu zuten ertzainek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, egun horretan jarri zuten salaketa, eta ikerketa sumarioaren sekretupean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu