40 urte zituen bart gauean Azpirotzen (Nafarroa) ezbehar batean hil den gizonezkoak. A-15 errepidean zihoan Donostiarako bidean, eta tunelera sartzeko hormaren aurka jo zuen. Bakarrik zihoan autoan.
Su hartu zuen ibilgailuak. Istripua gertatutako lekura joan ziren Nafarroako larrialdi zerbitzuetakoak eta suhiltzaileak, baina ezin izan zuten gizona onik atera.
Istripuaren eraginez, A-15 errepidea itxi egin dute Donostiarako noranzkoan, hilotza eraman eta errepidea garbitzen zuten artean. NA-1300 bidetik desbideratu du zirkulazioa Foruzaingoak. 05:15ean zabaldu dute berriz ere A-15a. Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua, autopsia egin diezaioten.