ezbeharra

Pertsona bat hil da Biurrun-Campanasen, ustez intoxikatuta

Itxuraz, karbono monoxidoarekin intoxikatuta hil da lo zegoela, gasa isurtzen zuen generadore baten ondorioz.

Berria
2017ko azaroaren 30a
12:43
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Biurrun-Campanaseko etxabe batean aurkitu dute gorpua. Hildakoak, 37 urteko iruindarrak, egun batzuk zeramatzan etxabean lo egiten jabearen baimenarekin, eta berogailu batentzako generadorearekin intoxikatu dela uste du poliziak.

Etxeko jabeak eman du abisua 5:50ak aldera. Anbulantzia eta zerbitzu medikuak joan dira bertara, eta kontzientziarik gabe aurkitu duten pertsona ordurako hilda zegoela baieztatu dute.

Foru Polizia gertakaria aztertzen ari da. Gorpua Nafarroako Medikuntza Legeleko Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.