Pertsona bat hil da eta beste bat galdu ontzi batetik salto eginda

Marokotik iritsitako itsasontzi batetik jauzi egin dute hiru lagunek Zierbenatik gertu, eta bat bizirik atera dute

Erredakzioa
Bilbo
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Salbamendu taldeek gizonezko baten gorpua atera zuten itsasotik atzo, Arena hondartzatik gertu, Zierbena eta Muskiz artean (Bizkaia), eta galduta dagoen emakume baten bila aritu ziren egun osoan. Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak emandako informazioaren arabera, hirugarren pertsona bat bizirik atera zuten uretatik. Azken horrek jakinarazi zien salbamendu taldeei hiru izan zirela H.Sariahme Toglu Marokoko banderadun ontzitik salto egin zuten pertsonak.

Iturri beraren arabera, hiru pertsonak erreskatatzeko operazioa atzo goizaldean hasi zen. Bilboko kanpoko portuaren uretan dagoen Capella itsasontzitik gizonezko bat ikusi zuten igerian, salbamendu jaka jantzita zuela. Gizonezkoa erreskatatu egin zuten, eta hark adierazi zien salbamendu taldeei beste bi pertsona zeudela uretan, gizon bat eta emakume bat.

Hain zuzen ere, itsas salbamenduko taldeek hilda aurkitu zuten gizonezkoa, atzo, goizeko zazpiak aldera, kanpoko badiaren uretan.

Galduta segitzen duen emakumea bilatzeko operazioan itsas salbamenduko ontziek, Gurutze Gorriko bi txalupak, Guardia Zibilaren beste ontzi batek eta helikoptero batek hartu zuten parte, eta gerora Ertzaintzaren helikoptero bat eta ontzi patruilari bat gehitu zitzaizkien.

Gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak adierazi du Espainiako Poliziak ikerketa abiatu duelaerreskatatutako pertsonen izenak eta jatorria jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.