Taxi batek eta auto batek talka egin zuten, atzo, Bergaran (Gipuzkoa), GI-632 errepidean, eta, ezbeharraren ondorioz, autoaren gidaria hil egin zen eta beste sei pertsona arin zauritu ziren.
Istripua goizeko hamar eta erdiak inguruan gertatu zen. Argitu ez diren arrazoiak direla medio, Opel Zafira taxiak eta Fiat Punto autoak aurrez aurre jo zuten, eta, horren ondorioz, Fiat Puntoren gidaria harrapatuta gelditu zen ibilgailuan lesio oso larriekin. Zauriek eraginda, bihotzekoa izan zuen gizonak. Harekin zihoan emakumea arin zauritu zen. Beste ibilgailuan, taxistaz gain, emakume bat eta hiru adingabe zihoazen, laurak britainiar nazionalitatekoak, eta guztiek zauri txikiak izan zituzten.
Istripuaren berri izan bezain laster, Ertzaintzako hainbat ibilgailu, suhiltzaileak eta erizainak joan ziren, eta ordubetez larrien zaurituta zegoen pertsona berpizten saiatu ziren, baina ez zuten ezer lortu.
Pertsona bat hil da eta beste sei zauritu Bergaran izaniko istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu