gizartea

Pertsona bat hil da Kanpezun, bi ibilgailuk talka eginda

57 urteko gasteiztar gizonezkoa da hildakoa.

2009ko uztailaren 13a
18:32
Entzun
Gizonezko bat hil da gaur Kanpezun (Araba), bi ibilgailuk A-132 errepidean talka egin ondoren. Beste lagun bat zaurituta dago. 57 urteko gasteiztarra da hildakoa.

Ezbeharra 14:30ean gertatu da. Ibilgailu bat irauli egin da istripuan, gidaria barruan harrapatuta gelditu da, suhiltzaileek atera behar izan dute, baina anbulantzia bateko medikuak hilda zegoela baieztatu du. Gorpua Gasteizko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.