Errepideak

Pertsona bat hil da Nafarroan bi autok elkar jota

2006ko azaroaren 10a
19:20
Entzun
Euskal Herriko errepideetan arazoak izan dira gaur. Goizeko zortziak pasata istripua izan da Pasaia (Gipuzkoa) parean. Gizon bat zauritu da eta auto ilara luzeak sortu dira Donostiako bidean. Nafarroako ezbeharrak ondorio larriagoa izan du. Bi autok elkar jo dute NA-132 errepidean Tafalla eta Lizarra artean eta gizonezko bat hil da.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripua 10:45ean gertatu da NA-132 errepidean Tafalla eta Lizarra artean. Bi autok elkar jo dute eta kolpearen ondorioz gizon bat hil da.

Zauritu bat eta auto ilara luzeak eragin ditu auto istripu batek Pasaian

Ezbehar larria gertatu da gaur goizean, 08:20 aldera,N-1 errepidean, Pasaia (Gipuzkoa) parean: Opel Corsa batek eta Citroen Xsara batek elkar jo dute, parez pare, eta 29 urteko gizon bat zaurituta eraman dute Donostia Ospitalera.

Istripuaren ondorioz, Donostia aldera joateko bi bideak moztu egin behar izan dituzte. Beste noranzkoko bideetako bat moldatu dute Donostia aldera joateko, baina, hala ere, auto ilara luzeak sortu dira pare horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.