Errepideak
Pertsona bat hil da Oiartzunen auto istripu batean
Goizeko hamarrak aldera izan da istripua, GI-3631 errepidean Oiartzun (Gipuzkoa) parean hain zuzen. Ibilgailua errepidetik irten da eta zuhaitz baten aurka jo du. Ondorioz 70 urteko auto gidaria hil da.
Ertzaintzak emandako datuen arabera, istripuan jasandako zaurien ondorioz hil da 70 urteko gidaria. Donostiako matrikula zuen Nissan Almera gidatzen ari zen 70 urteko laguna Oiartzungo Altzibar auzo parean ezbeharra gertatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu