Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre jo dute elkar eta ondoren Oria ibaira amildu dira biak. Kamioia autoaren gainera erori da eta kolpearen ondorioz autoko gidaria hil egin da.
Bestetik, N-1 errepidean Andoainen (Gipuzkoa) hiru kotxek elkar jo dute Irungo norabidean eta arazoak sortu dira puntu horretan. Gainera, B-625 errepidean Basauri (Bizkaia) parean ere auto bat errepidetik irten da eta trafiko arazoak eragin ditu.
Istripua
Pertsona bat hil da Usurbilen bere autoa ibaira erori ostean
Istripu larria izan da gaur 17:00ak aldera Usurbilen (Gipuzkoa). N-634 errepidean izan da ezbeharra. Kamioi bat eta auto bat bidetik atera eta ibaira amildu dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioia autoaren gainera erori da antza, eta txikitu egin du; ondorioz, autoko gidaria hil egin da. Hasieran N-634 errepidea itxita egon bada ere dagoeneko zabalik dago eta ez dago arazorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu