Istripua

Pertsona bat hil eta 23 zauritu dira noranahiko batek eta autobus batek talka egin dutenean

Mendabian (Nafarroa) autobus batek eta noranahiko batek elkar jo dute, eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, pertsona bat hil eta 23 zauritu dira, horietako sei larri. Hildakoa noranahikoaren gidaria zen, Logroñokoa. Eguerdiko ordubatean gertatu da istripua NA-134 errepidean. Zaurituetako batzuk suhiltzaileek atera behar izan dituzte autobusetik.

2004ko ekainaren 7a
16:00
Entzun
Istripua izan duen autobusak, Logroño, Azada, Lodosa ibilbidea egiten du, eta bertan zihoazen bidaiari ugari zauritu dira, 23. Haietako sei lagun larri zauritu dira. Batzuk errepidean bertan artatu dituzte. 13 lagun Logroñoko erietxera eraman dituzte, eta 10 Lizarrakora.

Antza denez, noranahikoa aurrerapen bat egiten ari zen, eta aurrez- aurre jo du autobusa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.