Auto bat errepidetik irten eta irauli egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zendu eta beste bat zauritu da. Ikertzen ari dira zer dela-eta irten den autoa errepidetik.
Zaurituta dagoen pertsona Txagorritxuko erietxera eraman dute. Istripuaren eraginez, errepideko lerro bat itxi dute.