GIZARTEA

Pertsona bat hil eta lau zauritu dira Tuteran, auto istripu batean

AP-68 errepidean zihoala, autoa bidetik irten eta irauli egin da.

2013ko uztailaren 22a
11:11
Entzun

14:43 inguruan gertatu zen istripua, atzo, AP-68 errepideko 210 kilometroan, Tuteran. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bost pertsona zihoazen autoan, Frantziako Estatukoak denak.

Ibilgailua bidetik atera eta irauli egin zen. 21 urte ditu hildakoak. Zaurituetako bi larri daude, eta beste biek zauri arinak dituzte.

Istripua gertatutako lekura joan ziren Tuterako suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.