Luca Abba, Italiako No TAV taldeko kidea, oso larri zaurituta dago Turingo ospitalean Val di Susako erresistentzia gune batean parte hartzen ari zela Poliziak izandako oldarraldiaren ondorioz. AHT Gelditu! Elkarlanaren arabera, Poliziaren oldarralditik ihesi dorre elektriko batera igo zen Abba. Dorrean zegoela, elektrokutatu, eta hamar metrotik behera erori zen.
Lyon (Frantzia) eta Turin (Italia) artean AHTa egitearen aurkako ekintzailea da Abba, eta Euskal Herrian ere izana da. Abbari babesa adierazteko, elkarlanak protesta egingo du martxoaren 3an Donostiako tren geltokiaren aurrean, 11:00etan.
Pertsona bat larri zauritu da Val di Susako AHTaren aurkako erresistentzia gunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu