Gaur goizean auto istripua izan da Villatuertan (Nafarroa), Bideko Autobidea izenekoan, eta bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, autoa errepidetik atera da eta lau metro erori da. Oraindik ez dute argitu zergatik atera den autoa errepidetik.
Larri zauritutakoa 59 urteko gizonezkoa da, eta Lizarrako Garcia Orkoien Ospitalera eraman dute. Bestea 58 urteko emakumezkoa da, eta zauriak larriak ez diren arren, hori ere ospitaleratu egin dute.