Aste Santuko irteera operazioa hasi besterik ez da egin, eta pertsona bat jadanik zauritu da kotxe-istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera, hiru kotxek talka egin dute N-1ean, Irura (Gipuzkoa) parean, eta pertsona bat zauritu da. Zauritua Donostiako Ospitalera eraman dute.
Ondorioz, 8 kilometrotako ilarak izan dira Donostiarako noranzkoan. Errepidea ireki dute jadanik, baina oraindik ere trafiko asko dago.
Istripua
Pertsona bat zauritu da Iruran kotxe-istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu