politika

'Pertur auzia' itxi du epaileak

Fernando Andreuk dio egin beharreko diligentzia denak egin dituztela. Sendiak kasua artxibatzeko eskatu zion martxoan. 1976an desagertu zen Eduardo Moreno Bergaretxe ETApm-ko zuzendaritzako kidea.

2012ko irailaren 21a
15:23
Entzun

Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETApm-ko zuzendaritzako kide zenaren desagertzea argitzeko auzia, egin beharreko diligentzia guztiak egin dituztela iritzita.

Perturren sendiak kasua artxibatzeko eskatu zion martxoan, eta Andreuk aintzat hartu du eskaera, gaur ateratako auto baten bidez jakinarazi duenez. Fiskaltza bat zetorren familiaren eskaerarekin.

ETApm-ko kidea 1976ko uztailaren 23an ikusi zuten azkeneko aldiz, Pausun (Lapurdi). Auzitegi Nazionalak 2008ra arte ez zuen ikerketarik abiatu auzia argitzeko. Perturren gurasoek jarritako kereila baten ondorioz hasi zen orduan Andreu auzia ikertzen.

Hiru hipotesi zeuden mahai gainean. Bide politikoen alde zegoelako ETAko Komando Bereziek hil zutela da hipotesietako bat, eskuin muturreko talderen batek hil zuela da bigarrena, eta Espainiako zerbitzu sekretuek aginduta Italiako neofaxistek hil zutela hirugarrena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.