Pertur, berriz, Estatuaren abokatuaren hitzetan
Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur nola desagertu zen argitzeko dago oraindik. Auzia Auzitegi Nazionalean dago. Estatuaren abokatuak bere inpugnazio txostenean esan zuen Pertur ETAk hil zuela, tiro bat emanez. Horrekin argudiatu nahi izan zuen ETA gogorra izaten dela bere ildoarekin disidente direnekin. Sorturen defentsak hori frogatu gabe dagoela ekarri zion gogora auzi saioetan, baina atzo bereari eutsi zion Estatuaren abokatuak. Pertur nola desagertu zen argitzeko dagoen arren, azkeneko aldiz ikusi zutenean ETAko bi kiderekin zegoenez, erakunde armatuak hil zuela pentsa daitekeela esanez garbitu nahi izan zuen inpugnazio txostenean egindako hanka sartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu