Petrolio kontsumoa gutxitzeko neurriak auzitan jarri dituzte
DONOSTIA. Espainiako Gobernuak petrolio kontsumoa gutxitzeko hartu dituen neurriak epe baterako izatea salatu du Eguzkik. «Neurriak egokiak dira, baina emaitza eskasa izango dute epe batera badira. Hauteskunde kutsua dute». Horren aurrean energia kontsumitzeko eta ekoizteko ereduetan aldaketa bat eman behar dela aldarrikatu dute. Gainontzean, ez dela ezer konponduko uste dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu