Petronorreko findegiak koke hautsa jaurti du Muskizko San Julian auzora

2015eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
MUSKIZ. Muskizko (Bizkaia) San Julian auzora jauzi ziren atzo Petronorreko findegiak jaurtitako koke partikulak. Goizaldeko bostak aldera gertatu zen, programaturik zuten operazio batean. Enpresak azaldu duenez, hautsa lantegiaren kanpora eraman zuen haizeak. Jakinarazi dutenez, langileek ez zuten emisioa detektatu, eta horren berri izan zuten Muskizko Udaleko larrialdi teknikariari esker. Iazko ekainean ere herrira koke hautsa jaurti zuen Petronorreko findegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.